tierra limpiezas ecológicas
NOR GAREN
Gure historia
Tierra Limpiezas Ecológicas 2003ko martxoan sortu zen, Fundación Empresa y Solidaridad enpresaren bidez. 2007ko urtarrilaz geroztik, Fundación Empresa y Solidaridad erakundeak eratutako sozietate mugatua izan zen. 2016ko urtarrilean, sozietate kooperatibo bihurtu zen, gizarte ekimeneko kooperatiba. Bertan, hain zuzen, kontuan hartzen da laneratzea, interes berezia jarrita emakumeak ahaldundu eta haien lanari duintasuna ematean, ahalik eta begirune handiena izanda genero berdintasunari eta lan-baldintza onenak bermatuta.
Gure zeregina
Gizarte ekimeneko enpresa bat gara eta ingurumenarekiko konpromisoa hartua dugu; hori dela-eta, eskaintzen ditugun garbiketa eta mantentze zerbitzuetan produktu ekologikoak erabiltzen ditugu, planeta zaindu eta kontserbatzea bermatzeko. Horrez gain, garbiketa profesionalari eta etxebizitzakoari buruzko prestakuntza ematen dugu. Hori guztia genero berdintasunari ahalik eta begirune handiena izanda eta lan-baldintza onenak bermatuta egiten dugu.
Gure ikuskera
Erreferenteak izan nahi dugu garbiketako enpresa sozial eta kooperatiba gisa, produktu ekologikoak erabiltzeak duen garrantziaz eta gizartean eta planetan duen eragin onaz kontzientzia harrarazteko, eta, aldi berean, gure bezeroei kalitate onena eskaini nahi diegu, sektorearen aitormena eskuratuta.
Gure balioak
- Lankidetza
- Berdintasuna eta zuzentasuna
- Irabazteko asmorik ez izatea
- Kalitatea
- Ingurumena zaintzea
- Enplegua-lana
GURE ZERBITZUAK
Bizilagunen erkidegoak garbitzea
Harrotasunez betetzen gaitu gure bezeroak “ongi egindako lanaren” erreferentzia gisa aurkeztu ahal izateak.
Garbiketa orokorrak
Guregan konfiantza izatean, gure ahalegin osoa bezeroaren enpresarako baldintza onenetan garatuko den lan-ingurune bat sortzera bideratzen da, betiere aintzat hartuta bezeroaren beharrak eta bai egin beharreko lanak ere.
Industria nabeak eta salgune handiak garbitzea
Gure langileek duten prestakuntza eta eskarmentuarekin, eta Tierra Limpiezas Ecológicas enpresan ditugun goi kalitateko produktuekin, emaitza onenak lortzen ditugu. Hartara, ziurtasun osoz, gure bezeroak pozik gelditzen dira.
Garbiketa profesionalerako prestakuntza
Garbiketarako produktu ekologikoak arduraz erabiltzean dugun esperientziari esker, garbiketa profesional iraunkorraren eta etxebizitzako produktu toxikoen gaineko prestakuntza ematen dugu.
GURE TALDEA
ÁLVARO CÍA
Sortzailea
NATI TELLECHEA
Koordinatzailea / Garbiketako arduraduna
FELIP ARAGUE
Bideratzailea
BELÉN BULDAIN
Koordinatzailea / Garbiketako arduraduna
vellishka STOYANOVA
Garbiketako arduraduna
PATRICIA RODRIGUES
Garbiketako arduraduna
NARDA
Garbiketako arduraduna
NATALIA GARCÍA
Laguntzailea
tierra limpiezas ecológicas
MUGIMENDUAN
SAREAN LAN EGITEA
Sumaconcausa izena “suma qamaña” eta “sumak kawsay” hitzetan ideia hartuta sortuta dago. Hurrenez hurren, aimara eta kitxua hizkuntzetakoak dira, Andeetako kulturako hitzak, eta “ongi bizitzeari”, “ongi bizi eta elkarrekin bizitzeari” erreferentzia egiten diote, bizitza oso-beteari, ongizate sozial, ekonomiko eta politikoari, harmonian dagoena naturarekin eta gizakien artean. Inor kanpoan utzi gabe eta kolektiboa eta kooperatiboa dena sustatuta, bakarkakoa eta lehiakorra denaren aurretik.
Sumaconcausan, elkarte bat eratuta, pertsona talde bat batu gara, ongi bizitzearen kultura hori lehengoratzen lagunduko duten ekimenak eraikitzeko, ongizate kolektiboa lehengoratzeko, aintzat hartuta beste herri batzuekiko eta naturarekiko erlazioa.
SAREAN LAN EGITEA
SAREAN LAN EGITEA
ELKARTASUNEZKO EKONOMIA aukera bat da, helburu duena ekonomia giza garapen iraunkor eta parte-hartzean oinarritutakoaren alde egotea, eta, aldi berean, ekonomia izatea gizartea eraldatzeko, justizia eraikitzeko eta gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko tresna boteretsua. Hori dela-eta ELKARTASUNEZKO EKONOMIA SAREA eratzen dugun erakundeok ELKARTASUNEZKO KARTA izenekoko sei printzipioekiko konpromisoa hartua dugu (gaztelaniaz) (euskaraz). Gainera, urtero IKUSKATZE SOZIALA egiten dugu, printzipio horiekiko koherentzia egiaztatzeko eta urtez urte hobetzen joateko helburu berriak jartzeko geure buruari.
SAREAN LAN EGITEA
Ekonomia sozial eta solidarioko ekimenek elkarren artean gehiago kooperatu behar dute, sendotu eta garatzeko, gero eta handiagoak diren eta gero eta gutxiago araututa dauden merkatu batzuen erdian. Testuinguru honetan, elkarren artean kooperatzeak oso oinarrizkoa den kontu hau esan nahi du: ondasunak edo zerbitzuak erosteko gure premiak lehenestea, ekonomia sozial eta solidarioko erakunde bat hartuta hornitzaile moduan, eta erakunde horrek ere bere erosketak lehenestea gure erakundeko zerbitzu edo produktu bat eskatzen duenean gu aukeratuta hornitzaile moduan.
Merkatu soziala ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi, banatu eta kontsumitzeko eta batera ikasteko sare bat da, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioen arabera funtzionatzen duena, lurralde jakin batean. Zehazki, ekonomia solidario eta sozialeko enpresek eta erakundeek eta bakarkako eta taldekako kontsumitzaileek eratzen dute.
SAREAN LAN EGITEA
bioBel ziurtagiri ekologikoa duten arroparako xaboi eta garbigarrien Espainiako lehen marka da. Arropa eta etxebizitza garbitzeko eta ontzi-garbigailuan erabiltzeko produktuak, landare jatorria baino ez duten osagaiekin eta olio esentzialekin egindakoak (elementu petrokimikorik gabeak eta animalia jatorrikoak ez direnak), egokiak beganoentzat. Erreferentzietako bakoitzak Ecocerten ziurtagiria du, eta, beraz, mundu mailako eskakizun ekologiko handienaren bermea.