GURE
ZERBITZUAK

GURE ZERBITZUAK

Bizilagunen erkidegoak garbitzea

Garbiketa orokorrak

Industria nabeak eta salgune handiak garbitzea

Garbiketa profesionalerako prestakuntza

Bizilagunen erkidegoak garbitzea

Harrotasunez betetzen gaitu gure bezeroak “ongi egindako lanaren” erreferentzia gisa aurkeztu ahal izateak.

Gure enpresak baliatzen dituen goi kalitateko produktu eta bitartekoez gain, beti gehiago eskaintzen diegu gure bezeroei:

Zerbitzu malgua, egoera desberdinak kontuan hartuta, eta haien premietara egokitutakoa, une bakoitzean.

  • Gure lanak etengabe eta modu eraginkorrean ikuskatzen ditugu.
  • Komunikazio zuzena, irekia eta etengabea dugu bezero-enpresarekin.
  • Berariazko tratua dugu berariazko zerbitzuetarako.
  • Merkatuko kalitate-prezio erlazio onena dugu.

Garbiketa orokorrak

Guregan konfiantza izatean, gure ahalegin osoa bezeroaren enpresarako baldintza onenetan garatuko den lan-ingurune bat sortzera bideratzen da, betiere aintzat hartuta bezeroaren beharrak eta bai egin beharreko lanak ere.

Jar zaitez harremanetan gurekin eta zalantza guztiak argituko dizkizugu. Egindako eskaerari gehien egokitzen zaizkion konponbideak eta aurrekontuak emango dizkizugu.

  • Lokal komertzialak
  • Obrak
  • Bulegoak
  • Garajeak
  • Gune publikoak

Industria nabeak eta salgune handiak garbitzea

Gure langileek duten prestakuntza eta eskarmentuarekin, eta Tierra Limpiezas Ecológicas enpresan ditugun goi kalitateko produktuekin, emaitza onenak lortzen ditugu. Hartara, ziurtasun osoz, gure bezeroak pozik gelditzen dira.

Salgune handiek arintasun eta eraginkortasun handiagoa eskatzen dute egiten ditugun lanetan, eta horretarako Tierra Limpiezas Ecológicas enpresak profesionalen talde handia dauka. Hain zuzen, profesional horiek esperientzia zabala dute salgune handiak garbitzen, adibidez, azokak eta ekitaldiak, udal eremuak, eta bai edozein garbiketa motari ekiteko ere, formatua eta alorra edozein dela ere.

Beti eduki ahal izango dituzu lan ekonomiko eta kalitateko baterako bitarteko aproposak.

Garbiketa profesionalerako prestakuntza

Garbiketarako produktu ekologikoak arduraz erabiltzean dugun esperientziari esker, garbiketa profesional iraunkorraren eta etxebizitzako produktu toxikoen gaineko prestakuntza ematen dugu.

  • Garbiketa iraunkorra eta toxikorik gabeko etxebizitza

Garbigarriak, kosmetikoak eta haurren higienerako produktuak aztertzen dira, haien osagai kimikoak kontuan hartuta, eta aukera osasungarriak eta ingurumenerako errespetuzkoak direnak planteatzen dira.

  • Garbiketa profesional iraunkorra

Prestakuntza garbiketaren arloko profesionalentzat, haien garbiketa teknikak hobetzeko helburuarekin.

¿Necesita un Servicio de Limpieza Ecológica para su empresa o negocio? ¡Confíe en nosotros!

Scroll to Top
Skip to content